Autobusa apirilaren 1, 2 eta 3an, 19:30ean, Bilboko Hurtado Amezaga kaletik irtengo da bidaiariak Durangoko Gran Hotel kanpokaldean utziz

DURANGO | Apirilaren 1, 2 eta 3an Santa Anan ospatuko den Durangoko Pasioaren XXXI. edizioa dela eta, Bilbotik doako autobus zerbitzua jarriko da, emanaldietarako sarbidea errazteko.
Zerbitzu hau apirilaren 1ean asteazkena, 2an osteguna eta 3an ostirala erabil daiteke. Autobusa egunero 19:30ean irtengo da Bilboko Hurtado Amezagako kaletik eta bidaiariak Durangoko Gran Hotel kanpokaldean utziko ditu. Emanaldia amaitzean, bertaratutakoak leku berean jasoko ditu 23:15ak inguruan Bilbora itzultzeko.
Interesdunek aldez aurretik izena eman beharko dute 688874219 zenbakira deituz edo WhatsApp mezua bidaliz, zenbat pertsona joango diren eta zein egunetan joan nahi duten adieraziz.
Izena emateko epea martxoaren 30ean, astelehena, goizeko 11:00etan amaituko da. Garrantzitsua da nabarmentzea zerbitzua eskaera nahikoa lortzen den kasuan soilik jarriko dela martxan.


