DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangok bi filmen proiekzioak programatuko ditu Tabiran eta Otamotzenan

“Vaya vacaciones” uztailaren 27an proiektatuko da Tabiran eta “Dragonkeeper” abuztuaren 30ean Otamotzena parkean

Emanaldiak uztailean eta abuztuan izango dira
Emanaldiak uztailean eta abuztuan izango dira

DURANGO | Durangoko Udalak aire zabaleko bi zinema emanaldi antolatu ditu uda honetarako herriko bi auzotan, eta emanaldiak doakoak izango dira. Saio guztiak gaueko 22:00etan hasiko dira. Lehenengo emanaldia uztailaren 27an izango da, Tabira auzoan, eta bigarrena abuztuaren 30ean, Otamotzena parkean.

Aurtengo lehen edizioan honako bi film hauek ikusi ahal izango dira:

  • Uztailaren 27an, Tabira auzoan: “Vaya vacaciones”
  • Abuztuaren 30ean, Otamotzena parkean: “Dragonkeeper”

Ekitaldi horiek Durangoko Udalak eta tokiko eragileek antolatutako gainerako programazioekin koordinatuta daude, hau da, Uda Giro programarekin. Horregatik, udan eskaintza anitza izango da. «Durangon geratzen diren bizilagunek eta bisitariek entretenimendurako aukerarik zabalena izatea nahi dugu, eta, gainera, auzoak dinamizatzea, oso garrantzitsuak baitira guretzat», adierazi du Jesica Ruiz alkateak. Helburua uda dinamizatzea, auzoei bizia ematea eta haur zein helduentzako programazioa eskaintzea da.

Emanaldiak herriko Zugaza Zinemarekin elkarlanean egingo dira. Eguraldi txarra izanez gero, zine saioak Andra Mariko elizpean egingo dira.

Udalak emanaldietan parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top