Udalak informazio kartelak jarri ditu eta globo gorriak banatu ditu
![](https://dot.eus/wp-content/uploads/2025/02/Bihotzez-dot-248x300.jpeg)
DURANGO | Gaur, otsailak 14, Durangoko Udalak bat egiten du Bihotzez elkarteak sustatutako
ekimenarekin, Sortzetiko Kardiopatien Nazioarteko Eguna dela eta. Errealitate hau ikusarazteko, eta sortzetiko kardiopatiekin bizi diren pertsonei babesa adierazteko, Durangoko Udalak informazio kartelak jarri ditu eta globo gorriak banatu ditu, elkartasunaren eta kausa horren omenaldiaren ikur gisa.
Horrela, Durangoko Udalak sortzetiko kardiopatien inguruan kontzientziatzeko eta gaixotasun
horrekin bizi direnei laguntzeko konpromisoa berretsi du. “Udalak biziki eskertzen du Bihotzezek egindako lana, eta herritarrak gonbidatzen ditu ekimen honetan parte hartzera, familia askori eragiten dien errealitatea ikusaraztea baitu helburu”, adierazi dute udal arduradunek.