DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

“Durango Uria 2024” pintura lehiaketaren oinarriak argitaratu ditu Durangok

Edizio honetan 1.800 euro banatuko dira obra irabazleen artean

Lanak irailaren 17tik aurrera aurkeztu beharko dira.
Lanak irailaren 17tik aurrera aurkeztu beharko dira.

DURANGO | Aurten ere Durangaldeko Elkarte Artistikoak Durango Hiria Pintura Lehiaketaren oinarriak aurkeztu ditu. Lanak irailaren 17tik urriaren 6ra bitartean jasoko dira Durangoko Arte eta Historia Museoan eta urriaren 11tik 20ra bitartean egongo dira ikusgai Durangoko Ezkurdi aretoan.

Guztira 1.800 euro banatuko dira, 700 lehenengo irabazlearentzat, 500 bigarrenarentzat, 300 hirugarrenarentzat eta, gainera, 300 euro egongo dira artista durangar baten lan hoberenarentzat.

Gaia librea izango da, baina lanek inklusioaren eta giza eskubideen errespetuaren printzipioak jaso beharko dituzte. Durangoko Udaleko Kultura Batzordeko ordezkariek eta artista ospetsuek osatutako epaimahaiak urriaren 20an jakinaraziko du bere erabakia, egun horretan banatuko baitira sariak.

Interesa dutenek Durangoko Museoan aurkeztu beharko dituzte beren lanak asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, larunbatetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, igande eta jaiegunetan goizez bakarrik.

Gogoratu behar da iaz 52 lan izan zirela sarietarako hautagaiak, eta José Arnau Belén valentziarra izan zela irabazlea. Bigarren postua Muskizko Azucena Fernándezentzat izan zen eta hirugarren postua Esteban Oroz eibartarrarentzat. Bestalde, Aratz Azpirik lehiaketako tokiko saria lortu zuen «hondakinen azpian birjaiotzea» lanarekin.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top