Elkarteko haur batzuk esperientziaz gozatu eta urre bat, bi zilar eta bi brontze ekarri zituzten
JUDOA | Joan den igandean Durango Judo Taldeko haur batzuk Bordelera joan ziren Tresneko txapelketan parte hartzeko, urre bat, bi zilar eta bi brontze lortuz. «Egia esan, harritu egin ninduten, lehiaketa aitzakia baino ez zen familiekin asteburu batez gozatzeko, Bordele bezalako hiri polit batean. Helburua beteta, esperientzia positiboak, turismoa, familia, kirola eta motibazioa. Philippe Nicol nire lagunari esker gonbidapenagatik», azaldu zuen pozik Iñaki Salas gazteen entrenatzaileak.