Edorta Vazquezen golari esker, garaipena lortu du etxetik kanpo Play Offeko talde baten aurka

FUTBOLA | Durangoko Kulturalak Ligako partida jokatu zuen atzo Lagun Onaken aurka, talde gipuzkoarrak zapatuan Realak jokatuko duen Kopako finalerako partida aurreratzea eskatu ondoren. Durangarrek merezitako garaipena lortu zuten Garmendipen.
Iker Dorronsorok zuzentzen duen taldeak partida oso serioa burutu zuen, defentsan sendo eta erasoan eraginkor agertuz. Edorta Vazquezek 55. minutuan sartutako gol bakarra nahikoa izan zen hiru puntuak ziurtatzeko.
Garaipen honekin, Cultural 11. postuan kokatu da 40 punturekin. Hurrengo jardunaldian Pasaia hartuko du Tabiran.
Bigarren RFEF
Real Union – Amorebieta (Larunbatean, 16:30ean, Stadium Gal)
Ohorezko Maila
Abanto – Amorebieta B (Larunbatean, 17:00etan, El Mortuero)
Lehentasunezkoa
Abadiño – Basurto (Larunbata, 17:45ean, Astola)
Lehen eskualdekoa
Elorrio – Etxebarri (larunbatean, 16:00etan, Eleizalde)
Zaldua – Galdakao B (larunbatean, 16:15ean, Solobarria)
Ezkurdi – Iurretako (larunbatean, 18:45ean, Arripausueta)
Ermua – San Miguel (Igandean, 17:00etan, Teodoro Zuazua)


