Astebururako hobekuntza espero da, euri gutxiagorekin eta ostarte batzuekin
EGURALDIA | Ostegun hau urtarrileko eta neguko egunik euritsuena izan da. Metro koadroko 60-70 litro erregistratu dira, batez beste. Euskalmeten arabera, Otxandion pilatu da ur gehien egunean, 77 litro metro koadroko.
Erregistratutako datuak (Euskalmet):
Amorebieta-Etxano: 55,8 litro/m2
Elorrio: 56,5 litro/m2
Iurreta: 53,8 litro/m2
Mallabia: 68,3 litro/m2
Mañaria: 51,7 litro/m2
Otxandio: 77 litro/m2
Urkiola: 65,6 litro/m2
Astebururako hobera egingo duela espero da, prezipitazioak ez dira hain handiak izango, baina zeruak gris jarraituko du, hodeiekin, eta giro freskoak maximoak 11 graduren bueltan egongo dira, eta minimoak lauzpabost graduren bueltan.
Ostirala, euri gutxiago
Ostiralean eguraldiak egonkortzera joko du. Zerua oso hodeitsu egongo da eta euria egingo du oraindik, batez ere egunaren lehen partean eta iparraldean. Arratsaldean zehar hegoaldean eta iparraldean euri gehiago egingo du. Elur-kota 1.000 metro inguruan mantenduko da. Iparraldeko haizea baretu egingo da, baina kostaldetik gertu oraindik nabarituko da, batez ere goizean. Ebroko haranean ziertzo moderatua. Tenperaturak ez du aldaketa handirik izango.
Larunbata, oso hodeitsua
Larunbatean eguraldiak hobera egingo du. Tarteka hodeiak ugariak izango dira eta euri txikia egingo du egunaren erdialdean eta arratsaldean, nahiz eta egunaren zati handi bat euririk gabe igaroko den. Haizea ipar-mendebaldetik finkatuko da eta gogaikarri samarra izango da mendi inguruetan. Tenperatura maximoek ez dute aldaketa handirik jasango, eta minimoak zertxobait baxuagoak izan daitezke.