DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Doako autobusak Durango eta Abadiñotik Urkiolara joateko ostegun honetan

Goizeko hamarretan abiatuko dira Magdalenatik Durangon eta Zelaietatik Abadiñon

Urkiolara joateko gratutio busak ostegunean
Urkiolara joateko gratutio busak ostegunean

DURANGO/ABADIÑO | Biizkaiako Foru Aldundiak sei bus antolatu ditu ekainaren 13an eta hiru 16rako. Busak Durangotik, Landako geltokitik eta Abadiñotik abiatuko dira, babestutako ingurune horretan ibilgailu partikularren presentzia murrizteko helburuarekin.

Natura Ingurune eta Nekazaritza Sailak doako autobus zerbitzua jarriko du ekainaren 13 eta 16an Urkiolara San Antonio eguna dela eta edo inguru babestu honetan ospatzen den azokan parte hartu nahi duten guztientzat. Ekimen honen bidez, Foru Erakundeak ingurumena babestu nahi du eta Parke Natural honetarako bidean zirkulazio arazoak ekidin nahi ditu, izan ere, garraio publikoaren erabilerak murriztu egiten du ospakizun hau bezalako egunetan babestutako gune honetatik igarotzen diren ibilgailu partikularren kopurua.

Autobusak, hilaren 13an sei eta 16an hiru, Durangotik eta Abadiñoraino joango dira.

Ordutegiak

Abadiñotik 9: 00etan, 10:00etan eta 11:00etan irtengo da Zelaieta-Txanportatik, Traña-Matienatik igaroko da eta 17:00etan eta 18:00etan itzuliko da.

Durangoren kasuan, aurreko urteetan ezarritako lekuak eta ordutegiak errespetatuz. Irteerak Landakotik (Magdalenako geltokia) egingo dira, Urkiolako mendatera, 10:00etatik 19:00etara arte.

Doako zerbitzu honen helburua jaiegun honetan parte hartzea sustatzea da, iraunkortasunari eta ingurumen-inpaktua murrizteari laguntzeaz gain, ibilgailu partikularren erabilera minimizatuz.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top