DOT Durangaldea

Desokupa enpresaren presentzia salatu du Etxebizitza Sindikatu Sozialistak Zornotzan

Desokupazio enpresa batek jazarritako familiaren auzia konpontzeko lanean ari dela jakinerazi du

Enpresa horiek ez direla ongi etorriak adierazi dute

DURANGADEA | Durangaldeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak Desokupa CyL desokupazio enpresa Zornotzako San Antonio auzoan familia bat kaleratzeko saiakeran zebilela salatu zuten joan den astean.

Informatu dutenez, Desokupazio enpresa ostegun gauean agertu zen bertan, iruzur baten biktima izaten ari den familia bat etxegabetzeko asmoz. “Desokupa CyLren jazarpena 2025eko abuztuan hasi zen, jabeak arrazoirik gabe kontratua eteten zuela jakinarazi ostean. Ostegunekoa enpresaren bigarren bisita izan zen eta abuztutik hona telefono bidezko jazarpena eta presioa jasan behar izan ditu familiak”, azpimarratu dute.

“Desokupazio enpresak familien ezjakintasunaz eta babesagabetasun egoeraz baliatzen dira, eta beraz, babesa modu kolektiboan antolatzea ezinbestekoa da. Kasu honetan, gainera, gezurrak hedatzen ari dira, bai sare sozialetan, bai hedabideetan. Horregatik, igande honetan, 17:30ean, asanblada irekia deitu dugu San Antonioko (Zornotza) ermitan, babesa antolatu eta desokupatzaile faxisten errelatoa gezurtatzeko. Zornotza eta inguruko herrietako bizilagunei dei egiten diegu desokupazio enpresei aurre egin eta asanbladan parte hartzera”, gaineratu dute.

Zornotza, Durango, Elorrio eta Abadiñoko herri-sarreretan enpresa horiek ez direla ongi etorriak adierazi dute Durangaldeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistatik. “Ez dugu faxistarik onartuko, ez gure herrietan, ez inon”, agineratu dute.

Azkenik, Sindikatuak dei egiten du Desokupazio enpresen eta kaleko adierazpen faxisten aurka mobilizatzera.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top