DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Dena prest Gaztelua eta Mendiola auzoetako jaiei hasiera emateko

Doako autobus zerbitzua eskainiko du Abadiñoko Udalak Mendiolara joateko uztailaren 11n

Lanek 63.941,84 euroko inbertsioa ekarriko dut
Jaiak ostegun hionetan hasiko dira

ABADIÑO | Eguenean hasiko dira Gaztelua auzoko jaiak, eta uztailaren 9an, berriz, Mendiolakoak
Eguenean, uztailaren 3an, hasiko dira San Martin jaiak Gaztelua auzoan. 20:00etan, txopoa altxatuta emango diete jaiei hasiera, eta domekara bitarte iraungo dute.

Urtero legez, adin eta gustu guztietarako egitarau zabala prestatu dute. Umeentzako jarduerak, artisau eta sortzaile azoka, herri kirolen erakustaldia, auzo bazkaria, partxis txapelketa, tortilla txapelketa eta erromeria egongo dira, besteak beste.

Mendiolan

Gazteluako jaiak amaitu, eta Mendiolako San Kristobal jaiak hasiko dira segidan: uztailaren 9tik 13ra egingo dituzte aurten. Hemen ere, jarduera eta ekitaldi ugari egongo dira: bertsolariak, dantzariak, parrillada eta tortilla txapelketa egingo dituzte, beste kontu askoren artean.

Kontzertuei dagokienez, Indabe, Rebel Noise eta Nevadah taldeak izango dira uztailaren 11n. Egun horretan, gainera, doako autobus zerbitzua eskainiko du Abadiñoko Udalak, 21:30etik 3:30era. Traña-Matienatik (eskola ondotik) eta Zelaietako eta Andra Mariko autobus geltokitik irtengo dira autobusak, eta, bueltan, leku berean utziko ditu autobusak. Uztailaren 12an, berriz, Luhartz erromeria egongo da.

Monika Iglesias Kultura zinegotzia eskertuta agertu da: “Jaiek auzoei bizitasuna emateaz gainera, herri osoari egiten dio ekarpena: auzoen aktibazioa, belaunaldien arteko lotura eta herritarren arteko kohesion indartzen ditu. Animatu eta etorri!”.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top