DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Dantz Point Bizkaia by BBK, ostiralean Elorrion eta irailean Durangon

Elorrion Ganondon ospatuko da eta Durangon Santa Ana plazan

Emanaldietako baten irudia ARGAZKIA: Dantz point
Emanaldietako baten irudia ARGAZKIA: Dantz point

DURANGALDEA | Dantz Point Bizkaia by BBK kultur ekimen berriaren aurkezpena egin da Bilboko BBK Aretoan. Ekimen hori lurraldeko hainbat udalerritan egingo da abuztu eta irailean. Doako bost hitzordu izango dira, bost aste jarraian, eta musika elektronikoak ezohiko agertokiak hartuko ditu, aire zabalean, Ondarroa, Elorrio, Gernika, Durango eta Portugaleteko enklabe esanguratsuetan. Horrela, Dantz Point proiektua (2019an jaio zen, musika elektroniko eta garaikideko performance artistiko eta sortzaileen bidez ondareari balioa emateko) Bizkaira iritsiko da lehen aldiz, BBKren laguntzari esker.

Orain arte, 80 “dantz point” baino gehiago egin dira Lisboan, Amsterdamen, Atenasen, Bordelen, Hondarribian, Donostian, Iruñean edo Cartagenan, beti ere “musika elektronikoari esker, komunitatearentzako esperientzia paregabeak eta aberasgarriak eskaintzeko interes bereziko lekuetan”, Jokin Telleria Dantz plataformako zuzendariaren hitzetan. «Ziklo berri hau hizkuntza kultural eta musikal berriak Bizkaiko hainbat txokotara eramateko gure apustuaren adibide argia da», azaldu du aurkezpenean Koldo Bilbao BBK-ko kultura arduradunak. Aldi berean, “gure lurraldeko ondare historiko eta kultural aberatsarentzat publiko berriak sortzea lortuko da abangoardiako musikaren bidez”, nabarmendu du.

Elorrion abuztuan eta irailean ospatuko da Durangon
Elorrion abuztuan eta irailean ospatuko da Durangon

Dantz Point Bizkaia by BBK 2024 abuztuaren 23an, ostirala, hasi zen Ondarroan, hain zuzen ere bere Musika Plazan. Gune honek alde zaharraren ikuspegi panoramikoa eskainiko du, baita itsasadarretik itsasora ateratzen den tokiarena ere, eta Koldo Loira eta Celeraka artista lokalentzat agertoki izango da, inguruko beste DJ batekin, Garairekin, set-a partekatuko baitute. Astebete geroago, abuztuaren 30ean, ostirala, zikloa Elorrion izango da, Ganondo parkean bertan, herriko birika berdea eta alde zaharra atzean dituela. Inguru honetan BRGS, Elena Barker eta Gisa artistez gozatzeko aukera izango da.

Irailean, hiru geltoki izango ditu Dantz Point Bizkaia by BBKk. Lehenengoa, hilaren 7an, larunbatean, Gernika_lumoko Pasileku plazan izango da, 1882an eraikia, Gernika hiribildua eta Lumoko elizatea nahitaez batu ondoren. XIX. mendeko topagune horretan, XXI. mendeko musikaz gozatu ahal izango da Willy Kasper, Banpi eta Monika Elektrari esker. Irailaren 14an, larunbata, Durangoren txanda izango da. Santa Ana plazan, bere izena hartzen duen arkuak (1566koa da eta zutik dirauen harresi zaharraren sei sarreretatik bakarra da) ongietorria egingo dio publikoari, eta Hiike, Aitana Rodríguez eta Areden saioez gozatu ahal izango du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top