DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Culturalek garaipena lortu du Beasainen aurka Tabiran (2-0)

Garaipen durangarra ligako lehen partidan Ander de la Parra eta Unai Arietaren tantoekin

Denboraldiko lehen garaipena Tabiran. ARGAZKIA: Luis Iturrioz
Denboraldiko lehen garaipena Tabiran. ARGAZKIA: Luis Iturrioz

FUTBOLA | Sentsazio onak eta merezitako garaipena lortu du Durangoko Kulturalak Beasainen aurka 2-0 Tabiran. Ligako lehen jardunaldia Hirugarren RFEFn eta txapelketa hiru punturekin hastea baino hoberik ez dago. Norgehiagoka etxekoen nagusitasunarekin hasi zen eta 6. minutuan Ander de la Parrak lehen saskiratzea lortu zuen. Golaren ondoren, gipuzkoarrek aukeraren bat izan zuten, baina Gelbentzu erabakigarri aritu zen atepean, esku-hartze onak eginez.

Bigarren zatia ere durangarra izan zen eta zaleek 68. minutura arte itxaron behar izan zuten Unai Arietaren bigarren eta azken lan bikaina ospatzeko. «Taldearen partida super osoa, erasoan zein defentsan. Partida erabakita uzteko aukera izan genuen lehen hogei minutuetan, eta atea hutsean utzi genuen. Oso garrantzitsua da irabazten hastea eta garaipena Lander Aspiunzari eskaini nahi diogu, ziurrenik lesio larria baitu», azaldu du denboraldiko lehen garaipenarekin pozik Jon Garai “Tuto” -k.

Hurrengo jardunaldian durangarrek Santurtziri egingo diote bisita, Urdulizen aurka berdinduta baitzegoen hasierako jardunaldian. Baloiak igandean, 11:15ean, joko du San Jorgen.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top