Bi sariak lortu dituzte, bai epaimahai profesionalarena eta epaimahai herrikoiarena ere

ZALDIBAR | Gaur arratsaldean banatu dira Zaldibarko Jango DOT pintxo lehiaketako bi sariak. Parte hartu duten zazpi tabernetatik, Castet, ‘Bolivar’ pintxoarekin -masailezur hanburgesa guacamole, yuzu eta bakoi marmeladarekin-, edizio honetako irabazle nagusia izan da, bi errekonozimenduak lortuz, epaimahai profesionalarena eta baita herrikoiarena ere.
Eneritz Azpitarte alkateak eman ditu bi sariak. Jango DOTen laugarren edizioak 10.000 pintxo inguru merkaturatzea ahalbidetu du, eta oso balantze positiboa utzi du bertako ostalaritzaren artean.
Aurtengo edizioa “arrakastatsuena” izan dela esan du, eta, beste behin ere, lehiaketa finkatuan izandako giro bikaina nabarmendu du. “Asteburuan jende asko egon da oso giro onean”, gaineratu du.
EPAIMAHAI PROFESIONALA (Ana Beatriz Posse Navas eta Janire Beltrán)
CASTET
KAROBI
EL CALDERO DE PAM
HERRI-EPAIMAHAIA
CASTET (218 boto)
KAROBI (74 boto)
SORGIN (52 boto)
Dolce Gusto kafe-makina baten irabazlea, herri-epaimahaiko Café Baquek emanda, Guillermo Santamaría izan da
Jango DOTeko antolatzaileak hurrengo lehiaketen datak eman aurreratu dituzte: Abadiño (martxoaren 5etik 8ra) eta Durango (martxoaren 26tik 29ra).



