DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

‘Bono Ermua’ kanpaina abian da 10 euroko hobariarekin

Apirilaren 16ra arte, 50 eurora arte gastatuz erosleak 40 euro ordainduko ditu

Bono Ermua’ egitasmoa apirilaren 16ra arte luzatuko da

ERMUA | Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) bonu kanpaina berri bati hasiera eman dio herriko dendetan hilabetez merkeago erosteko. ‘Bono Ermua’ egitasmoa apirilaren 16ra arte luzatuko da eta atxikitako komertzioetan 50 eurora arte gastatuz erosleak 40 euro ordainduko ditu. Hau da, bonuak 10 euroko hobaria izango du.

Gutxienez 50 edo 25 euro (bonu erdia) erosketa egin beharko da. Bonuak ez dira beste sustapen batzuekin bateragarriak. Elkarteak bere sare sozialetan ematen du sustapen-kanpainaren berri.

Bonuak Merkatu Plazan eskuragarri daude. Zehazki, Minbiziaren kontrako elkartearen lokalean goizeko 9:10etatik 13:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.

Pertsona bakoitzak gehienez 2 bonu erosi ahal izango ditu.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top