Ezbeharra goizeko hamarrak aldera gertatu da, Bilborako noranzkoan
AMOREBIETA-ETXANO | Bi pertsona zauritu dira gaur goizean N-637 errepideko biribilgunean Bilborako noranzkoan izandako istripu batean. Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez, autoa irauli egin da eta suhiltzaileak bertaratu behar izan dira. Biktimak Galdakaoko ospitalera eraman dituzte osasun-zerbitzuek. Istripuak ez du arazo handirik eragin trafikoan, Ertzaintzak adierazi duenez.