DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Berrizko Udalak etxebizitza bat jarri du salgai San Antonio kalean

Higiezinak 56,75 metro koadroko azalera erabilgarria du, eta lizitazioaren gutxieneko prezioa 65.000 eurokoa da.

Eskaintzak aurkezteko epea uztailaren 8an amaitzen da
Eskaintzak aurkezteko epea uztailaren 8an amaitzen da

BERRIZ | Berriztar Udalak San Antonio kaleko 2. zenbakian dagoen udal titulartasuneko etxebizitza bat jarri du salgai, lehiaketa publiko eta prozedura irekiaren bidez. Goranzko lizitazioaren gutxieneko prezioa 65.000 eurokoa da (zergak edo eskualdatzearen ondoriozko gastuak kontuan hartu gabe) eta eskaintzak aurkezteko epea uztailaren 8an amaitzen da.

Baldintza-agiriak jasotzen duen bezala, udal jabetzako higiezina San Antonio kaleko 2. zenbakiko lehen solairuan dago, 56,75 metro koadro inguruko azalera erabilgarria du eta egongela, logela, sukaldea, komunak eta balkoi estaliak ditu.

Lizitazio berri horri buruzko dokumentazioa, prozedura ireki bidezko besterentzea, Euskadiko Kontratazio Publikoaren plataforman dago argitaratuta, eta bertan dago eskuragarri informazio guztia.

Gainera, interesa duten pertsonak Udaleko hirigintza arloarekin harremanetan jar daitezke 94 682 40 36 telefonoaren bidez, informazioa jasotzeko eta higiezina ikusteko bisitak hitzartzeko.

Informazio gehiago HEMEN

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top