Bi ikastaroak doakoak dira eta izena emateko epea otsailaren 28ra arte egongo da zabalik da
![](https://dot.eus/wp-content/uploads/2025/02/Jabekuntza-ikastaroak-400x300.jpeg)
BERRIZ | Toki administrazioak aurrera jarraitzen du emakumeei zuzendutako jabekuntza ikastaroekin eta besteak beste, Mindfulness eta adimen emozionala batzen duen Emakume jakintsuak ikastaroa eta Alfabetatze eta Ahalduntze ikastaroaren izen ematea ireki du hilaren 28ra arte.
Egitasmoaren xehetasunei dagokionez, Emakume Jakintsuak, Mindfulness eta adimen emozionalaren praktikaren bidezko ahalduntze-ikastaro bat da eta, nobedade moduan, 50 urtetik gorako emakumeek parte har dezakete.
Kultur Etxean ematen da 16:30etatik 19:00etara honako egutegiarekin.
- Urtarrila: 8, 22, 29
- Otsaila: 5, 19, 26
- Martxoa: 5, 12, 26
- Apirila: 2, 30
- Maiatza: 7, 21, 28
- Ekaina: 4, 11, 18, 25
- Iraila: 10, 17, 24
Informazio gehiago hemen.
Bestalde, emakume migratzaileei zuzendutako Alfabetatze eta Ahalduntze Ikastaroaren edizio berri bat ere abian da. Astelehen eta asteazkenetan ematen da, 10:00etatik 12:00etara, Kultur Etxean.
Ikastaroaren informazio guztia hemen dago eskuragarri.
Izen ematea
Bi ikastaroak doakoak dira eta izena emateko epea otsailaren 28ra arte egongo da zabalik. berdintasuna@berriz.eus helbidean, 946824525 telefonoan edo 603837471 telefonoan WhatsApp bidez formalizatu ahal izango da parte hartzea.