DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Berrizburu futbol zelaiko argiztapena berritzeko lanak hasi dira

Proiektuak instalazioen eraginkortasun energetikoa hobetuko du

Lanak 35.949,22 euroan esleitu dira

BERRIZ | Udalak Berrizburu futbol zelaiko argiztapenaren eraginkortasun energetikoa berritzeko eta hobetzeko lanak hasi ditu. Jarduketa hau udal-instalazioen eraginkortasun energetikoa hobetzeko proiektu baten parte da, eta zelaiaren argiztapen-arazoa konponduko du; izan ere, gaur egun ez da nahikoa lehiaketa federatuetan eskatzen denerako. Horrela, aste honetan zehar osatuko diren lanek lau dorreetako argiak LED teknologiako proiektagailuekin ordezkatzea ekarriko dute.

Aldaketa horrekin eraginkortasun handiagoa lortuko da, instalatzeko behar den potentzia eta proiektagailu-kopurua murriztuko dira, eta, gainera, egungoak baino argiztapen-maila handiagoak lortuko dira. “Proiektagailu berriekin, instalazioa gaur egun eskatzen diren jasangarritasun- eta efizientzia-irizpideetara egokituko da, eta urtean 33.751 kW-ko energia-aurrezpen handia lortuko da, hau da, urteko kontsumoa % 65,2 aurreztuko da egungo instalazioarekin alderatuta”, gogorarazi dute udal-arduradunek.

Lanak 35.949,22 euroan esleitu dira, eta horietatik 15.390 euro Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sailak klima-aldaketaren eta trantsizio energetikoaren arloko jardueretarako emandako dirulaguntzatik datoz.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top