DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Berriz Berrizburu kiroldegiko estalkia berritzen hasi da

«Funtsezkoa da udal instalazioak ahalik eta baldintza onenetan egotea», nabarmendu du Orlan Isoird alkateak.

Obrak uztailean eta abuztuan egingo dira.
Obrak uztailean eta abuztuan egingo dira.

BERRIZ | Berrizko Udalak Berrizburu kiroldegiko estalkia berritzeko lanak hasi ditu. Berrizburu kiroldegiaren egitura zaharra denez – 80ko hamarkadaren hasieran eraiki zen –, hondatze-zantzu nabarmenak zituen, eta ez zituen betetzen ezaugarri horiek zituen kirol-azpiegitura bati gaur egun eska dakizkiokeen isolamendu termikoko eta erosotasuneko gutxieneko baldintzak.

Lanei dagokienez, udal kiroldegiko estalkia osorik berritzea aurreikusten da. Hori dela eta, lehenik eta behin, xaflazko eta estalkiko polikarbonatozko hormak desmuntatuko dira eta egitura osoa berrituko da polikarbonato zelularreko plaka berriak instalatuz. Lanen barruan sartzen da, gainera, euri-urak eta isurkiak biltzeko erretenak ordeztea.

Obraren esleipen-prezioa 136.282,20 eurokoa da, BEZa barne, eta lanak uztaila eta abuztua bitartean egingo dira.

Orlan Isoird Berrizko alkateak obra horien garrantzia azpimarratu du, erabiltzaile asko dituen instalazioa berritzeko aukera ematen dutelako. «Udal-instalazioak ahalik eta baldintza onenetan egotea funtsezkoa da, eta estalki berri honekin kalitate-jauzia egingo dugu, eta isolamendu termikoko araudira egokitzeko aukera emango digu, udal-eraikinen efizientzia energetikoa eta jasangarritasuna hobetuz».

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top