Gaur 30 gardu baino gehiago itxaroten dira

EGURALDIA | Ostegunean giroa eguzkitsuagoa izango da eta tenperatura pixka bat igoko da, bereziki hegoaldean. Goizean goiz lainoa sortuko da eta Kantauri isurialdean behe-hodeiak agertuko dira, baina goizean hodeitza saretuz joango da eta eguerditik aurrera eguzkitsu geratuko da. Gauean berriro behe-hodeiak ager daitezke kostaldean. Hegoaldean goizetik eguzkia izango da protagonista eta bertan maximoek gora egingo dute, 35-36 ºC-ra hurbilduz. Ekialdeko haizea ibiliko da, arratsaldean Kantauri isurialdean ipar-ekialdeko haizea gailenduko da.