Tenperatura maximoek gora egingo dute eskualdean

EGURALDIA | Asteartean ildo beretik jarraituko du eguraldiak eta eguzkia izango da jaun eta jabe. Goizean Kantauri isurialdean behe-hodeiak eta lanbroa agertuko dira, batez ere kostaldean. Egunaren amaieran goi-hodeiak ugaritu egingo dira. Haizea, aldakor, hegoaldekoa nagusi; arratsaldean brisa ibiliko da. Tenperatura maximoek gora egingo dute, hego-ekialdean izan ezik, han berdintsu jarraituko dute.