DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Bazkari herrikoa, kalejira eta mozorro lehiaketa Berrizko inauterietan

Mozorro lehiaketan izena emateko epea hilaren 25era arte egongo da zabalik eta online egin beharko da

Inauterietako egitaraua ezagutzera eman du Berrizko Udalak.

BERRIZ | Udalak ate joka dauden inauterietako jaiak ospatzeko antolatu dituen jardueren berri eman du. Horrela, otsailaren 28an eta martxoaren 1ean mozorroak protagonista izango dira berriro, ohiko lehiaketarekin, kalejirekin, txu txu trenarekin eta musikarekin.

Ekitaldiak hilaren 28n hasiko dira Haurreskolako ikasleen kalejirarekin (10:30ean) eta 11:00etan mozorro kalejira izango da herriko kaleetan zehar. Bestalde, goizez (12:00 – 13:30) eta arratsaldez (16:30 – 19:30) Olakuetatik Elizondora eta Elizondotik Olakuetara txu txu trena egongo da martxan. 18:30ean diskofesta hasiko da frontoian eta amaitzeko txokolate dastaketa izango da.

Nobedade bezala, martxoaren 1eko mozorro lehiaketa bazkari herrikoiaren aurretik egingo da. Koadrillen arteko topaketaren ondoren, 13:00etan hasiko da lehiaketa, eta izen-ematea online eman behar da hemen. Apuntatzeko azken eguna otsailaren 25a izango da.

Bestalde, bazkari herrikoia izango da frontoian eta beharrezkoa izango da mozorrotuta joatea. Sarrerak otsailaren 21era arte salgai izango dira Kultur Etxean; 12 urtetik beherakoentzat 10 euroko prezioa ezarri da eta gainerakoek 14 euro ordaindu beharko dituzte.

Bazkalostean DJ Robertekin erromeria izango da (17:30ean) eta 19:00etan, berriz, DJ Roka-ren txanda izango da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top