Aratz Azpiri durangarrak tokiko saria lortu du «Brutalidad honesta (Gary Oldmanen erretratua)» lanarekin
DURANGO | Igande honetan banatu dira Durangaldeko Artisten Elkarteak antolatutako «Durango Hiria» lehiaketaren sariak. Guztira 59 lan aurkeztu dira, % 44 emakumeek eginak, 19 bertako artistenak eta beste batzuk Euskadi, Madril, Errioxa, Kantabria edo Portugalekoak. Hainbeste koadro, non aurten modulu gehiago prestatu behar izan dituzten Ezkurdiko aretoan obra guztiak erakutsi ahal izateko.
Azucena Fernández izan da edizio honetako garaile nagusia, «Palestina» margolanarekin 700 euro lortu baititu, eta bigarren postuan Eduardo Alsasua geratu zen «Mañanas de verano» lanarekin. Hirugarren saria Mari Luz Martínez Cenitagoyarentzat izan da, Albaceten bizi den durangarrarentzat, «Denuedo» koadroarekin.
Azkenik, iaz bezala, herriko saria Aratz Azpirik jaso du, «Brutalidad honesta (Gary Oldmanen erretratua )» lanarekin. Durangarrak 300 euroko saria irabazi du.