DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Axier Garate abadiñarra, EAJko batzarkide berria Bizkaiko Batzar Nagusietan

Batzarkide berri honekin Durangaldeak bost ordezkari ditu erakunde honetan

Axier Garate eta Urtzi Ostolozagarekin Gernikan ARGAZKIA: JJGG Bizkaia

DURANGALDEA | Ostiral honetatik aurrera, Bizkaiko Batzar Nagusiek bi batzarkide berri izango dituzte, eskualdeko bat. Izan ere, gaur goizean, aurrekontuen osoko bilkuraren hasieran, Axier Garate abadiñarrak hartu du kargua, Sonia Rodriguezen ordez (EAJ) eta Urtzi Ostolozagaren ordez (EH Bildu).

Garate lanean hastearekin batera, gaur egun Durangoko banku bateko finantza-aholkulari pertsonala, Durangaldeko eskualdeak 5 ordezkari ditu. Ana Otadui (EAJ) presidenteaz gain, Idoia Buruaga (EH BILDU) dago, bigarren presidenteordea, biak Elorriokoak, Elixabete Etxanobe Otxandiokoa, Bizkaiko ahaldun nagusia (EAJ-PNV) eta Aitor Lopez zaldibartarrarekin (EH BILDU) batera.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top