DOT Durangaldea

Auzorik Auzo bueltan da Iurretan: zapatuan Bakixan, Sara Grajal & Pl Kahuna

San Andres eta Goiurian ere kontzertu eta topaketak izango dira apirila eta maiatzean 

Lehen kontzertua zapatuan izango da Bakixan

IURRETA | Udalak berriz ere auzoetako bizitza aktibatzeko apustua egin du Auzorik Auzo 2026 egitasmoarekin. Kultur eskaintza, musika eta auzokideen arteko topaketak uztartzen dituen programa honek hiru geldialdi izango ditu aurten: apirilaren 18an Bakixan, maiatzaren 9an San Andresen eta maiatzaren 23an Goiurian, beti 18:00etan hasita.

Lehen saioan, Bakixan, Sara Grajal & Pl Kahuna izango dira oholtzan, eta ondoren Radio Rebelde Covers taldeak girotuko du arratsaldea. Goiurian, maiatzaren 23an, Uxue Arániz & Iñaki Miguel izango dira zikloari amaiera emango diotenak, formatu hurbilago eta intimoago batean.

Ekitaldi bakoitzaren ondoren, ohikoa den bezala, luntx xume bat eskainiko da auzokideen artean elkar ezagutzeko eta harremanak sendotzeko. Helburua argia da: kultura auzoetara eramatea eta herritarren arteko bizikidetza sustatzea.

Egitasmoa Iurretako Udalak antolatu du, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, eta udalaren kultur politikaren zutabeetako bat bihurtu da azken urteotan: auzoak biziberritzea eta kultur eskaintza herritar guztiengana hurbiltzea.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top