DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

‘Auzoekin Batera’ Durangon aurrera doa Madalena, Landako eta erdialdeko hitzorduekin

Udalak entzute aktiboko prozesuarekin jarraitzen du eta auzo bilerak asteartean, asteazkenean eta ostegunean izango dira, hurrenez hurren

Auzoekin Batera ekimenak harrera ona izan du.

DURANGO | Udalak “Auzoekin Batera” ekimenarekin aurrera jarraitzen du. Herritarren parte-hartze prozesu honek durangarren kezkak eta proposamenak zuzenean jasotzea du helburu. Pasaden astean harrera bikaina eta parte-hartze ona izan ondoren, aste honetan saioak Madalenara, Landakora eta erdialdera iritsiko dira.

Topaketak 18:00etan egingo dira honako leku hauetan:

  • Madalena: Martxoaren 11, asteartea – Madalena plaza.
  • Landako: Martxoaren 12, asteazkena – Ibaizabal parkea.
  • Erdialdea (Zentroa): Martxoaren 13, osteguna – Udaletxe plaza.

Saio hauek amaitu ondoren, Udalak jasotako ekarpen guztiak aztertuko ditu, haien bideragarritasuna eta auzoen hobekuntzan izango duten eragina baloratuz. Gardentasunaren aldeko konpromisoaren baitan, ondoren kontu-emate saio bat antolatuko da, proposamenak udal-planetan nola txertatuko diren herritarrei azaltzeko.

Gainera, herritarren parte-hartze prozesu hau aurrekontu parte-hartzaileen abiaraztearekin bat dator, eta aurten 600.000 eurora igo da inbertsioa, auzoetan atzemandako beharrei erantzun hobea emateko helburuarekin. Herritarrek www.partehartu.durango.eus plataformaren bidez parte har dezakete erabakitzeko prozesuan.

“Auzoekin Batera ekimenarekin, Durangoko Udalak bere konpromisoa berresten du hurbiltasunarekin, parte-hartze aktiboarekin eta herritarren beharretara egokitutako udalerri inklusibo eta iraunkor baten garapenarekin”, adierazi dute udaleko arduradunek.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top