DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Auto klasikoen lehen kontzentrazioa antolatu dute iganderako Zornotzan

Elgezabaleko San Antonio jaiak ostiral honetan hasiko dira arratsaldeko zazpietan sardina-jana batekin

 Lehenengo kontzentrazioa igande honetan hasiko da, goizeko hamarretan
Lehenengo kontzentrazioa igande honetan hasiko da, goizeko hamarretan

AMOREBIETA-ETXANO | Zornotzako San Antonio de Elgezabal jaien barruan eta historian lehen aldiz, igande honetan, ekainak 9, ibilgailu klasikoen lehen kontzentrazioa egingo da goizeko hamarretatik aurrera INBISA industrialdean, N-634 errepidean bertan, 88. kilometroan. Ordu horretatik aurrera partehartzaileek izena eman ahal izango dute eta ibilgailuak aparkalekuan jarriko dira ikusgai. 13:30ak aldera zozketa egingo da eta garaikurrak banatuko dira. «Klasikoen maitalea bazara, zure zain gaude. Egun ahaztezina pasatzen da», animatzen dute antolatzaileek.

Programazioa:

Ekainaren 7an:
19:00 Jaien hasiera
19:00 Sardina-jana
20:00 Mus txapelketa
23:00 Edurmargar DJa

Ekainak 8, larunbata

13:00 Poteoa trikitilariekin
15:00 Conida herrikoia Txantonesan
19:00 Tortilla lehiaketa
21:00 DJ Fardy, haurrentzako saioa
22:00 Erromeria Etxebarriarekin, ondoren DJ Fardy

Ekainak 9, igandea

10:00 Auto klasikoen erakustaldia
11:30 Meza. Ondoren «Zornotzako Otxotea»
13:00 Umeentzako jolasak, parrillada eta txokolata

Ekainak 10, astelehena

18:00 Briska txapelketa

Ekainak 13 (San Antonio)

18:00 Hildakoen omenezko meza

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top