DOT Durangaldea

Author name: dot_durangaldea

Miota ahizpak Espainiako txapeldun triatloian eta duatloi krossean

Mugarra Triatloi Taldeko kirolariak nagusitu ziren Calahorran jokatutako hitzorduan DOT KIROLAK | Pasa den asteburuan Espainiako triatloi eta duatloi kros txapelketa jokatu zen Calahorran, Mugarra Triatloi Taldeko hiru kiderekin. Larunbatean hasi ziren txapelketak triatloi kroseko probarekin. Maier Miota kadete mailan 7. postuan helmugaratu zen, Paul Bereziartua 12. postuan, bizikleta sektoreko partzialik onena lortuz, Paule Miota […]

Miota ahizpak Espainiako txapeldun triatloian eta duatloi krossean Irakurri albistea »

“Baloiarekin proposatu nahi dut eta taldeak ez dezala beldurrik izan aurkariaren zelaian estutzeko”

Iker Dorronsoro entrenatzaileak bere lehen inpresioak eman ditu denboraldiaurrearen hasieran Durangoko Kulturala zuzenduz FUTBOLA | 2025-2026 aldirako Durangoko Kultur Elkartea martxan jarri zen pasadan astelehenean arratsaldean plantilla berrituarekin. Iker Dorronsoro gipuzkoarrak zuzenduta, 14 aurpegi berrik eta 8 jokalarik jarraitzen dute aurreko denboraldian. Entrenatzaile berriak ez du epe luzerako helbururik ezarri nahi eta denboraldiaurre on bat

“Baloiarekin proposatu nahi dut eta taldeak ez dezala beldurrik izan aurkariaren zelaian estutzeko” Irakurri albistea »

Javier Fontaneda, Espainiako Master txapelduna

Durangoko Kirol Taldeko atleta Polancon jokatutako M60 kategorian gailendu zen ATLETISMOA | Javier Fontanedak irabazi zuen joan den asteburuan Polancon egindako Espainiako Master txapelketa. Durangoko Kirol Taldeko atleta M60 mailan gailendu zen hiru itzuliko zirkuituan eta igoera zaila izan zuen. Atletak emaitza onak lortzen jarraitzen du. Horren erakusgarri, aurten Espainiako lau errekor lortu ditu. Asteazken

Javier Fontaneda, Espainiako Master txapelduna Irakurri albistea »

“Athletic ilusioz gainezka dagoen taldea osatzen ari da”

Orain arteko denboraldiaurrea eta fitxaketen merkatua aztertu ditugu EUP! | Durangaldeko Telebistak Athleticen denboraldiaurrea sakon aztertzen duen azken saioa eskaini zuen bart gauean. Kevin Doylek zuzenduta, Alfredo Casas, Ibon Etxebarrieta, Iker Saenz eta Beni Betegon izan ziren gonbidatuak. Irailaren 1ean itzuliko gara. PROGRAMA OSOA utziko dizuegu.

“Athletic ilusioz gainezka dagoen taldea osatzen ari da” Irakurri albistea »

Zornotzak inkesta bat abiatu du jaien inguruan herritarren iritzia ezagutzeko

Zornotzarrek 2025eko jaietako jarduerei, zerbitzuei eta antolaketari buruzko iritzia eman ahal izango dute AMOREBIETA-ETXANO | 2025eko Karmengo jaiak amaitu ondoren, Amorebieta-Etxanoko Udalak hitza eman nahi die beste behin herritarrei eta egun hauetan bizitakoari buruz duten iritzia jasotzeko inkesta ireki eta anonimo bat jarri du abian, hurrengo urteko jaien antolaketa hobetzen jarraitzeko asmoz. Inkestak programako hainbat

Zornotzak inkesta bat abiatu du jaien inguruan herritarren iritzia ezagutzeko Irakurri albistea »

Asteazken hodeitsua eta zaparradak goizean; hodei gutxiago arratsaldean

Tenperaturak ildo beretik jarraituko du Durangaldean EGURALDIA | Gaur hodei ugarirekin eta euriarekin hasiko dugu eguna berriz ere, batez ere Kantauri isurialdean. Horrekin batera, goizean eta eguerdi partean zaparrada mardul samarrak bota ditzake. Arratsaldean giroa lasaiagoa izango da: atertzera egino du eta hodeiak gutxituz joango dira. Hegoaldean euri gutxi espero da eta hodeitza ere saretuago

Asteazken hodeitsua eta zaparradak goizean; hodei gutxiago arratsaldean Irakurri albistea »

Iurretako Udalak Bixente Kapanagako irisgarritasuna hobetuko du

Kalea konpontzeko eta egokitzeko bi jarduketa egingo dira IURRETA | Iurretako Udalak Bixente Kapanaga kaleko oinezkoentzako guneak konpondu eta egokituko ditu, oinezkoen irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko. Jarduketetako bat, Bixente Kapanaga kaleko 8an, gaur egun solte eta hondatuta dagoen egurrezko tarimazko zoladura konpontzea izango da. Horretarako, egungo egurrezko estaldura-zorua kenduko da, eta hormigoizko zoladura jarriko da,

Iurretako Udalak Bixente Kapanagako irisgarritasuna hobetuko du Irakurri albistea »

Ermuko Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko ERMUA | Ermuko Udalak oinezkoentzako gunea berrantolatuko du Gipuzkoa Etorbidean, Errotabarri inguruan. Horrela, datorren abuztuaren 14tik aurrera, osteguna, debekatuta egongo da espaloian ibilgailuak aparkatzea, oinezkoen segurtasuna hobetzeko eta, bereziki, adinekoak, haurrak eta mugikortasun murriztua duten pertsonak bertatik beldurrik gabe igaro daitezkeela bermatzeko.

Ermuko Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera Irakurri albistea »

Asteartean aldaketarik ez eta euri gutxiago Durangaldean

Antzeko tenperatura maximoak, 22 gradu ingurukoak EGURALDIA | Asteartean ez dugu aldaketa handirik izango, baina euri gutxiago egingo du. Ipar partean hodei ugarirekin eta noizbehinka prezipitazioekin jarraituko dugu. Arratsaldean hodeiak apur bat hautsi daitezke eta euririk gabeko tarteak luzatuko lirateke. Hegoaldean hodeiak eta ostarteak ikusiko ditugu, ia prezipitaziorik gabe. Iparraldeko haizea ibiliko da, arratsaldean bolada

Asteartean aldaketarik ez eta euri gutxiago Durangaldean Irakurri albistea »

Scroll to Top