DOT Durangaldea

Author name: dot_durangaldea

Amorebietak agur esan dio Federazio Kopari Zamoran galdu ostean

Urdinek 4-1 galdu zuten bere nagusitasuna erakutsi zuen aurkariaren aurka FUTBOL| Urdinek agur esan diote Federazio Kopari gaur gauean Ruta de la Plata zelaian jokatutako final-hamaseirenetako kanporaketan Zamora CFren aurka galdu ondoren. Etxeko taldeak, Lehen Federazioan jokatzen duenak, bere nagusitasuna erakutsi du txapelketako hurrengo kanporaketara sailkatzeko. Eta hori gureek aukera argia izan dutela hasi bezain […]

Amorebietak agur esan dio Federazio Kopari Zamoran galdu ostean Irakurri albistea »

Tokiko merkataritza eta ostalaritzarako doako prestakuntza berri bat, Durangon

Doako sei prestakuntza-saio praktiko eskainiko dira, hainbat asteazkenetan, irailaren eta azaroaren artean, Durangoko Turismo Bulegoan DURANGO | Tokiko merkataritzaren eta ostalaritzaren lehiakortasuna eta profesionalizazioa bultzatzen jarraitzeko asmoz, Durangoko Udalak eta Dendak Bai merkatarien elkarteak udazkeneko prestakuntza-ziklo berri bat jarri dute abian, udalerriko establezimenduei zuzenduta. Prestakuntza-programak sei saio tematiko biltzen ditu guztira, guztiak praktikoak eta sektorearen

Tokiko merkataritza eta ostalaritzarako doako prestakuntza berri bat, Durangon Irakurri albistea »

Ostegunean eguraldi aldakorra, euria eta ostarteekin

Tenperatura minimoek gora egingo dute eta maximoek gorabehera handirik gabe jarraituko dute EGURALDIA | Ostegunean eguraldi aldakorra. Alde batetik, ipar partetik pare bat fronte igaroko dira, bata egunaren lehen zatian eta bestea egunaren bukaeran. Bien artean, arratsaldean ateri eutsiko dio eta ostarteak zabalduko dira. Euri gehien, lurraldearen ipar-ekialdean espero dugu. Hegoaldean, aldiz, ateri eutsiko dio

Ostegunean eguraldi aldakorra, euria eta ostarteekin Irakurri albistea »

Garaiko Santa Katalinako jaiak ospatuko dira asteburuan

Zapatuan 20:30ean, Donien Atxa jasoko da eta igandean, meza eta dantzariak egongo dira GARAI | Urtero suertatzen den legez, irailean Santa Katalinako jaiak ospatuko dira Garain. Horiek horrela, irailaren 13an, 20:30ean, Donien Atxa jasoko da. Igandean, irailaren 14an, 11:00etan, meza egongo da. Horren ondoren, dantzariak egongo dira eta luntxa eskainiko da.

Garaiko Santa Katalinako jaiak ospatuko dira asteburuan Irakurri albistea »

El Carmelo Parkeak ateak zabaldu ditu Zornotzan

Obrek 400.000 euroko inbertsioa izan dute, eta, horri esker, parke irisgarriagoa, konektatuagoa eta iraunkorragoa eraiki da AMOREBIETA-ETXANO | Gaurtik aurrera, El Carmelo Parkeak ateak irekiko dizkie herritarrei, Amorebieta-Etxanoko Udalak bultzatutako berritze lanak amaitu ondoren. Mugarri horren berri emateko, prentsaurrekoa eskaini du gaur goizean Udalak eta bertan izan dira Ainhoa Salterain alkatea, Anartz Gandiaga hirigintza zinegotzia

El Carmelo Parkeak ateak zabaldu ditu Zornotzan Irakurri albistea »

Baserritar bat erreskatatu dute Berrizen, traktorearekin istripua izan ostean

Ertzaintzaren helikoptero bat mobilizatu da BERRIZ | Ertzaintzaren helikoptero batek 71 urteko baserritar bat erreskatatu du Berrizen, gidatzen ari zen traktorea irauli ostean. Suhiltzaileek eta osasun-langileek bertan artatu ondoren, helikopteroa Gurutzetako ospitalera eraman du. Gaur goizeko 10:30ak aldera, SOS Deiak-112 zerbitzura egindako dei batek ohartarazi du traktore baten gidariak istripua izan duela Berrizko Sarria auzoko

Baserritar bat erreskatatu dute Berrizen, traktorearekin istripua izan ostean Irakurri albistea »

Euskal Herriko artzain txakurrik onenak Garain lehiatuko dira zapatu honetan

Herrialdeka egin diren txapelketetako txakurrik onenak izango dira GARAI | Garaiko Aiartza auzoan, Euskal Herriko artzain txakurrik onenak lehiatuko dira irailaren 13an, larunbatarekin, arratsaldeko 5etan. Herrialdeka egin diren txapelketetako txakurrik onenak izango dira. Ekitaldiko sarrera doakoa izango da. Txapelketa antolatzeko ardura nagusia Garaiko Udalak badu ere, Gerediaga Elkarteak, Euskal Herriko Artzain Txakurren Elkarteak (EHATE) eta

Euskal Herriko artzain txakurrik onenak Garain lehiatuko dira zapatu honetan Irakurri albistea »

Scroll to Top