DOT Durangaldea

Author name: dot_durangaldea

Iurretak aurrekontu parte-hartzaileetarako herritarren proposamenak jasoko ditu

Martxoaren 3tik 16ra edonork aurkeztu ahal izango ditu herria hobetzeko ideiak Zalantzak argitzeko eta prozesuari buruzko informazio gehiago emateko, txokolatada informatibo bat antolatu da, martxoaren 6an, osteguna, 17:00etan IURRETA | Herritarrek udal kudeaketan parte hartzeko duten konpromisoari eutsiz, toki administrazioak Aurrekontu Parte-hartzaileen edizio berri bat jarriko du martxan. Prozesu horren bidez, herritarrek udal-aurrekontuaren zati bat […]

Iurretak aurrekontu parte-hartzaileetarako herritarren proposamenak jasoko ditu Irakurri albistea »

Gastronomia bikaintasuna sustatzeko doako auditoretzak ostalarientzat

Proiektuan parte hartu nahi duten establezimenduek informazioa eskatu eta izena eman dezakete otsailaren 28a baino lehen DURANGALDEA | Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio, Mugikortasun eta Turismo Sailak Durangaldeko eskualdeko gastronomia bikaintasuna sustatzeko proiektua jarri du martxan. “Esperientzia gastronomiko bereizgarri eta kalitatezkoak sortzea” izenburupean, helmuga gastronomikoak hobetzea bilatzen da, eskualdeko produktuen eta bereizgarri diren ezaugarrien balioa nabarmenduz.

Gastronomia bikaintasuna sustatzeko doako auditoretzak ostalarientzat Irakurri albistea »

EHEk osasungintza euskalduntzearen aldeko hitzaldia antolatu du Durangon

Jon Zarate EHUko irakasle eta ikerlaria izango da hizlarietako bat ostegun honetan DURANGO | Osasungintza euskalduntzearen garrantzia mahai gaineratu asmoz, hitzaldi ziklo bat prestatu du EHEk, Aintzat eragilearekin eta Jon Zarate EHUko irakasle eta ikerlariarekin elkarlanean. Durangoko hitzaldia otsailaren 27an, ostegunez, 18:30ean izango da Ibaizabal Ikastolan. Solasaldiko hizlariak  Intza Gurrutxaga (EHEko batzordekidea), Unai Larrinaga (Aintzateko kidea)

EHEk osasungintza euskalduntzearen aldeko hitzaldia antolatu du Durangon Irakurri albistea »

“Athletic oso ondo iritsi da denboraldiko une erabakigarrira”

Zuri-gorriak Atletico Madrilen aurka neurtuko dituzte indarrak larunbatean EUP! | Durangaldeko Telebistak Valladoliden aurkako garaipena (7-1) eta zuri-gorrien aktualitatea errepasatu zituen. Kevin Doylek aurkeztuta, gonbidatuak Aitor Larrazabal, Alfredo Casas, Asier Bande eta Iñaki Alonso izan ziren. Programa osoa hemen.

“Athletic oso ondo iritsi da denboraldiko une erabakigarrira” Irakurri albistea »

Andereak elkarteak prostituzioari eta pornografiari egotzi die sexu-indarkeriaren gorakada

Ostegun honetan hileroko kontzentrazioa egingo dute, Durangoko kasua salatzeko DURANGO | Indarkeria matxistaren aurkako Andereak elkarteak prostituzioari eta pornografiari egotzi die emakumeen eta adingabeen aurkako sexu- indarkeria areagotzea, eta hilabete honetako elkarretaratzea aprobetxatuko du Durangoko kasua salatzeko eta Getxoko Europa ikastetxeko irakasle batek 4 urteko 5 neskaren aurka ustez egindako sexu-erasoengatik auzi judiziala artxibatzea. Halaber,

Andereak elkarteak prostituzioari eta pornografiari egotzi die sexu-indarkeriaren gorakada Irakurri albistea »

Asteartean euria, ipar-mendebaldeko haizea eta tenperaturen jaitsiera

Eguneko tenperaturak 5-6 gradu baxuagoak izango dira, eta hotza sentituko da EGURALDIA | Asteartean euria eskualde guztietan egingo du ipar-mendebaldeko haizearekin eta tenperatura jaitsi egingo da. Zerua nahiko estalita egongo da eta egunaren amaieran soilik irekiko dira ostarte batzuk, batez ere hegoaldean non atertzera egingo duen. Elur-kota jaitsi egingo da egunean zehar eta baliteke egunaren

Asteartean euria, ipar-mendebaldeko haizea eta tenperaturen jaitsiera Irakurri albistea »

Kings Durango: 18. jardunaldiko jokaldi onenak

Zero lider mantentzen da eta sailkapenaren erdiko goiko aldea estutzen da FUTBOLA | Igandero bezala, Tabirak Kings Durango jardunaldi berri eta zirraragarria hartu zuen. Zerok lidergoari eutsi dio, goiko erdialdea estutu da eta Play off-eko 8. postua ere lehian dago. EMAITZAK Gure FC 4 – Aston Birras 1 Mak 2 Delev Antar 3 – Inter

Kings Durango: 18. jardunaldiko jokaldi onenak Irakurri albistea »

Berebiziko garaipena lortu du Culturalak Urdulizen aurka

Durangarrek jokalari bat gutxiagorekin jokatu zuten bigarren zatiaren zati handi batean FUTBOLA | Pasa den larunbatean Culturalak ondo beharrezkoak dituen hiru puntu lortu zituen 1 eta 0 irabazita. Durangarrek Urduliz mendean hartu zuten Tabiran garaipenaren bidera itzultzeko. Partidaren hasierako sentsazioak oso onak izan ziren eta 7. minutuan Mikel Pastrianen bitartez aurreratu ziren etxekoak. Bigarren zatia

Berebiziko garaipena lortu du Culturalak Urdulizen aurka Irakurri albistea »

Durangok Ibaizabaleko haur-parke berria estreinatu du

Udalak haurrentzako espazioak berritzen jarraitzen du eta laster San Fausto eta Errotaritxuena haur-parkeak ere prest izango dira DURANGO | Udalak espazio publikoak hobetzen jarraitzen du, haurrentzako jolas parke berriak jarriz eta udalerriko hainbat gunetan lurzoruak berrituz. Zentzu horretan, Ibaizabaleko haur-parke berria zabalik dago jada, eta datozen asteetan San Fausto eta Errotaritxuena auzoetakoak ere berrituko dira.

Durangok Ibaizabaleko haur-parke berria estreinatu du Irakurri albistea »

Scroll to Top