DOT Durangaldea

Author name: dot_durangaldea

Gizonezkoen Tabirakok ezin izan du Pas Pielagos gainditu (97-57)

Kantabriarrek ez zieten aukerarik eman durangarrei SASKIBALOIA | Tabirako Baqueren taldeak ezin izan dio Pas Piélagos Kantabriari irabazi (97-57). Talde durangarra beti izan zen azpitik markagailuan. 33-14 hasi zen lehen partzialean eta atsedenaldira 56-27 iritsi ziren partida ia erabakita utziz. Aldageletatik igaro ondoren, etxeko taldeak antzera jarraitu zuen eta 79-43ra arte markagailuan joan ziren etxekoak, […]

Gizonezkoen Tabirakok ezin izan du Pas Pielagos gainditu (97-57) Irakurri albistea »

Gerra zibilak Abadiñon izandako eragina aztertzeko lekukotzak batuko ditu Gerediagak

Martxoan eta apirilean lau hitzordu zehaztuta daude herritarrek, informaziorik izan ezkero, ikerketari ekarpenak egiteko ABADIÑO | Gerediaga Elkarteak, Abadiñoko udalak babestuta, 1936ko uztailaren 18ko altxamendu militarrak eta ondoriozko gerrak Abadiñon sortutako eraginak aztertzeko ikerlana hasita dauka. Orain arte, bilketa lana egin da, ezagunen lekukotzak jasota eta artxiboetako dokumentuak identifikatuta. Bilketa lan hori amaitzeko, herritarrei dei

Gerra zibilak Abadiñon izandako eragina aztertzeko lekukotzak batuko ditu Gerediagak Irakurri albistea »

“Athleticen denboraldia bikaina izaten ari da”

Lehoiak Txapeldunen Ligako 4. postuan finkatuta daude 52 punturekin EUP! | Durangaldeko Telebistak saio berri bat eskaini zuen atzo, Athleticek Sevillaren aurka Sanchez Pizjuanen lortutako azken garaipena aztertzeko (0-1). Ostegunean Europa Leagueko final-laurdenetarako txartela lortu zuen, Erroma kanporatuz eta ligan garaipen berri bat lortuz (52 puntu). Orain geldialdia, aurretik datorren guztirako jokalariak berreskuratu eta deskonektatzeko.

“Athleticen denboraldia bikaina izaten ari da” Irakurri albistea »

Durangok desgaitasuna duten pertsonen kirol-inklusioa hobetzeko inkesta hasi du

Parte hartu nahi duten pertsonek inkesta www.durango.eus webgunean bete ahal izango dute martxoaren 31ra arte DURANGO | Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Haszten elkartearekin elkarlanean, inkesta bat abiatu du udalerriko desgaitasuna duten pertsonen errealitatea eta haien jarduera fisiko eta kiroletarako sarbidea ezagutzeko. Desgaitasuna duten pertsonentzat eta haien familientzat zuzendutako inkesta honen bidez, oztopoak identifikatu, hobekuntza-proposamenak

Durangok desgaitasuna duten pertsonen kirol-inklusioa hobetzeko inkesta hasi du Irakurri albistea »

Asteartean zerua hodeitsuago egongo da, baina ateri

Hego-ekialdeko haizea indartu egingo da, bolada oso gogorrekin egunaren amaieran EGURALDIA | Asteartean zerua hodeitsuago egongo da. Kostaldean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak izango dira nagusi eta ateri eutsiko dio. Barnealdean, batez ere Mediterraneo isurialdean, hodei trinkoagoak agertuko dira eta zaparrada batzuk botako ditu, bereziki hego-ekialdean; zenbait lekutan euria sarri egin dezake. Hego-ekialdeko haizea indartu

Asteartean zerua hodeitsuago egongo da, baina ateri Irakurri albistea »

Berrizko Abeletxe inguruan irisgarritasuna hobetzeko lanak burutu dira

Eskudelak dituzten barandak jarri dira, oinezkoen joan-etorria errazteko BERRIZ | Toki administrazioak Abeletxe ingurua eta udalerriko beste eremu batzuk hobetzeko lanak amaitu dituela ezagutzera eman du. Zehazki, eskudelak dituzten barandak jarri dira, oinezkoen joan-etorria errazteko, batez ere eskailera-zatietan, eremuko irisgarritasuna hobetzeko. Esku-hartze horiek 10.000 euro inguruko inbertsioa suposatu dute. Udalak urte honetan zehar antzeko premiak

Berrizko Abeletxe inguruan irisgarritasuna hobetzeko lanak burutu dira Irakurri albistea »

Herritar Txartelari buruzko kontsulta publikoa abiatu da Durangon

Hainbat udal-instalazioetan erabiltzeko aukera emango du, hala nola kiroldegia, liburutegia eta adinekoentzako taxi-zerbitzua DURANGO | Udalak kontsulta publiko berria abiatu du, herritarrek etorkizuneko Herritar Txartelari buruz duten iritzia jasotzeko. Sistema berri honek udal-zerbitzuetara sartzea errazagoa eta erosoagoa bihurtuko du. Kontsulta gaurtik, martxoak 17, egongo da eskuragarri www.partehartu.durango.eus webgunean, eta herritarrek martxoaren 31ra bitarte parte hartu

Herritar Txartelari buruzko kontsulta publikoa abiatu da Durangon Irakurri albistea »

Gazteen emantzipazioari eta etxebizitzari buruzko hitzaldia Zornotzan

Zelaietako auditorioan izango da hilaren 24an eta 18 eta 34 urte bitartekoei zuzenduta dago AMOREBIETA-ETXANO |  Hilaren 24an, astelehena, Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan gazteen emantzipazioari eta etxebizitzarako sarbideari buruzko informazio hitzaldia eskainiko da, GAZek, Eusko Jaurlaritzako emantzipaziorako zerbitzuak, antolatuta. Saio honetan, gazteek gaur egun emantzipaziorako dituzten aukerak eta baliabideak ezagutzeko aukera izango dute, bide hori errazteko

Gazteen emantzipazioari eta etxebizitzari buruzko hitzaldia Zornotzan Irakurri albistea »

Kings Durango: 21. jardunaldiko jokaldi onenak

Liga erregularraren amaierarako jardunaldi bat falta da, Play Offeko postuen ordenarekin FUTBOLA | Tabirak Kings Durango jardunaldi berri eta zirraragarria hartu zuen atzo. Datorren astean azken jardunaldia izango da; zortzi taldek Play Off-a ziurtatuko dute: Zero filtro liderra, Gure FC 5. postuan eta Mak2 6. Aston Birras, The Wolves eta Nikaragua playoffetan sartzeko aukerarik gabe.

Kings Durango: 21. jardunaldiko jokaldi onenak Irakurri albistea »

Scroll to Top