DOT Durangaldea

Author name: dot_durangaldea

Aurrera doaz Berrizko Murgoito, Okango eta Andikoa auzoetako landa-bideen berritze lanak

Jarduketaren zenbatekoa 237.798,82 eurokoa da, eta gauzatzeko epea lau hilabetekoa BERRIZ | Udalak aurrera jarraitzen du Murgoito, Okango eta Andikoa auzoetako hainbat eremutan landa-bideak konpontzeko lanetan. Izan eren, ekitaldi honetako helburuen barruan, kontserbazio-egoera txarrean zeuden udalerriko landa-bideak konpontzeko obrak egiteko beharra aurreikusi zuen toki administrazioak, eta, denboraren poderioz, hainbat tokitan zoladuran eta ur-bilketan akats larriak […]

Aurrera doaz Berrizko Murgoito, Okango eta Andikoa auzoetako landa-bideen berritze lanak Irakurri albistea »

Abadiñok Astolako igerilekuetako araztegiak berritzeko lanak lizitatu ditu

Guztira 358.485 euro bideratuko dira eta lau aste inguru beharko dira igerilekua erabili gabe ABADIÑO | Toki administrazioak iragarri du Astolako udal igerilekuetako arazketa sistema berritzeko unea heldu dela eta horretarako, jarduketa lizitazio publikora atera du. Gobernu taldeak adierazi duenez “aurreko legealdian egin ziren erreformetan ez zen arazketa sistema kontuan hartu” eta orain, araztegiak bizitza

Abadiñok Astolako igerilekuetako araztegiak berritzeko lanak lizitatu ditu Irakurri albistea »

Emakumezkoen Tabirakoren porrota Najeraren aurka (51-43)

Durangarrak ondo lehiatu zuten baina azken laurdenean galdu zuten SASKIBALOIA | Tabirako Baque Lehen Nazional mailako emakumezkoen taldeak ezin izan zuen garaipena lortu Najera Turismoren aurka (51-43). Antxon Imazek, Joseba Arkarazok, Maren Hormaetxeak eta Jorge Uriartek zuzentzen duten taldeak ezin izan zuen errioxarren aurka partida parekatu batean. Lehen laurdena etxekoentzat izan zen (14-12) eta bigarren

Emakumezkoen Tabirakoren porrota Najeraren aurka (51-43) Irakurri albistea »

Basoen Nazioarteko Egunean 300 haritz banatuko dira Elorrion

Hilaren 21ean ospatuko da eguna eta Udalak, Elorrio-Atxondo Baso Biziak elkartearen laguntzarekin, Quercus robur zuhaitza eskuratzeko aukera emango du ELORRIO | Basoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Elorrioko Udalak, bertoko zuhaitzak banatuko ditu herritarren artean beste urte batez. Zuhaitzak Bizkaiko Foru Aldundiak emandakoak dira; zehazki, Quercus robur (bertoko haritza) espezie autoktonoa da banatuko dena, martxoaren 21ean ospatzen

Basoen Nazioarteko Egunean 300 haritz banatuko dira Elorrion Irakurri albistea »

Asteazkenean hego-ekialdeko haize zakarra izango da protagonista

Maximoak 20 graduren bueltan kokatuko dira gaur EGURALDIA | Asteazkenean hego-ekialdeko haizearen eraginpean jarraituko dugu. Egun osoan nahiko zakar ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin, batez ere goizaldean, goizean goiz eta gauean. Tenperaturak gora egingo du. Zeruan hegoaldean hodei gehiago pilatuko da ipar isurialdean baino; ipar isurialdean goizetik aurrera ostarte zabalak irekiko dira. Goizaldean

Asteazkenean hego-ekialdeko haize zakarra izango da protagonista Irakurri albistea »

Durangoko Kontserbatorioko Txirula Taldea, Euskadiko topaketan garaile

Talde irabazlea Naroa Igarza, Ane Arnela, Irene Goiri, Uxue Zabala, Maite Molina (pianoa) eta Aitziber Elizaran (biolontxeloa) ikasleek osatzen dute DURANGO | Durangoko Bartolome Ertzilla Kontserbatorioko Txirula Taldeak lehen saria lortu du 2025eko Euskadiko Txirula Taldeen Lehiaketan. Otsailaren 14an Bilboko Kontserbatorioan ospatutako ekitaldi honek Euskal Herriko 120 txirulari baino gehiago bildu zituen eta bi urtez

Durangoko Kontserbatorioko Txirula Taldea, Euskadiko topaketan garaile Irakurri albistea »

BIREN eta NAZ nagusi Durangoko Abesti Feministen Lehiaketan

Publikoaren Saria Gregoriak taldearentzat izan da DURANGO | Durangok joan den martxoaren 15ean, larunbatean, Abesti Feministen Lehiaketaren zazpigarren edizioa ospatu zuen. Urtez urte, ekitaldi honek musika bidez genero-berdintasunaren aldeko erreferente kultural gisa sendotzen jarraitzen du. 2025eko edizio honetan, lehiaketak hainbat artista eta talderen talentua aitortu du, beren konpromiso soziala beren konposizioen bidez transmititzen jakin dutelako.

BIREN eta NAZ nagusi Durangoko Abesti Feministen Lehiaketan Irakurri albistea »

Durangok udalekuen berri eman du eta iraileko kanpamentua iragarri du

528 plaza eskainiko dira udako udalekuetan eta, izena emateko epea martxoaren 24tik 31ra egongo da zabalik DURANGO | Udalak 2025eko UDARO udako udalekuen nondik norakoak ezagutzera eman ditu. Programa 3 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzenduta dago, eta aisialdi hezitzailerako alternatiba bat eskaintzea eta udako hilabeteetan familia eta lana uztartzea erraztea du helburu.

Durangok udalekuen berri eman du eta iraileko kanpamentua iragarri du Irakurri albistea »

Nahi gabeko bakardadearen buruzko hitzaldia Abadiñon

Ostegunean izango da 18:00etan Zelaietako Txanporta Kultur Etxean ABADIÑO | Ostegun honetan, hilak 20, ‘Nahi gabeko bakardadearen eta narriadura kognitiboaren arteko harremana’ hitzaldia antolatu da Zelaietako Txanporta Kultur Etxean. Jarduera honen helburua da estimulazio kognitiboak narriadura prebenitzeko duen garrantziaz kontzientziatzea, prozesu horretan eragiten duten faktoreak ezagutzea, bereziki, nahi ez den bakardadearen eragina, eta ulertzea nola

Nahi gabeko bakardadearen buruzko hitzaldia Abadiñon Irakurri albistea »

Scroll to Top