DOT Durangaldea

Author name: A. Salterain

Elorrioko Kurutziagako gurutzea zaharberritzeko lanak amaitu dira

Harrizko egitura garbitu eta sendotzeaz gain, fokoetako ur-filtrazioak konpondu eta argiztapen-sistema berritu da ELORRIO | Udalak amaitutzat eman ditu Kurutziagako gurutzea lehengoratu eta zaharberritzeko lanak, udalerriko ondare historiko eta artistikoaren elementu baliotsuenetako bat babestuz. 28.329,73 euroko inbertsioari esker, 1522ko hareharrizko monumentu historiko honek bere jatorrizko edertasuna berreskuratu du. Esku-hartzearen ardatz nagusietako bat, garbiketa eta harriaren […]

Elorrioko Kurutziagako gurutzea zaharberritzeko lanak amaitu dira Irakurri albistea »

Andra Mari Dantza Taldeak jaurtiko du Mañariako festetako txupinazoa bere 40. urteurrenean

Udalerriak abuztuaren 14tik 16ra ospatuko ditu zaindariaren festak, eta musika kartel indartsua izango du, Anje Duhalde, Marte Lasarte eta La Txama taldeekin MAÑARIA | Dena prest dago Mañarian 2026ko Andra Mari festetan murgiltzeko. Abuztuaren 14tik 16ra bitartean, herriak egitarau zabala hartuko du, zuzeneko musika, kirola, pilota, haurrendako ekintzak eta folklorea uztartuz. Aurten, festen hasierak izaera

Andra Mari Dantza Taldeak jaurtiko du Mañariako festetako txupinazoa bere 40. urteurrenean Irakurri albistea »

Joseba Muguruzak SD Amorebietako eskuin hegala sendotuko du

Debako futbolariak esperientzia zabala dakar zornotzarren taldera KIROLAK | SD Amorebietak beste fitxaketa bat iragarri du datorren denboraldirako: Joseba Muguruza Bengoa (Deba, 1994). Atzelari gipuzkoarra eskuin hegala indartzera dator, ia 300 partidako bizkar-zorroa lagun duela Lehen Federazioan eta antzinako Bigarren B Mailan, Bigarren Mailan jokatzetik igaro izateaz gain. Muguruza zortzi urteren ondoren itzuliko da Euskadira.

Joseba Muguruzak SD Amorebietako eskuin hegala sendotuko du Irakurri albistea »

Egun eguzkitsuak eta bero handia datoz astebururako

30 °C-tik gora Durangaldean eta 35 °C astelehenean EGURALDIA | Egun hodeitsu eta euri xumeen ondoren, giro guztiz udakoa eta beroa bueltan dira. Larunbatean eta igandean 30 °C-tik gorako tenperaturak izango ditugu barnealdean (25-27 °C kostaldean eta 34 °C inguru Ebroko ibarrean), eta datorren astearen hasieran 35 °C-ren muga ere gaindituko da. Ostirala: Goizeko hodeiak

Egun eguzkitsuak eta bero handia datoz astebururako Irakurri albistea »

Lorentzo Deunaren jaiak domekan hasiko dira Montorran eta Berrizen

Bi udalerriek hainbat ekitaldi antolatu dituzte abuztuaren 9tik aurrera San Lorenzo eguna ospatzeko AMOREBIETA/BERRIZ | Lorentzo Deunaren Jaiak ospatuko dituzte hurrengo egunetan eskualdeko hainbat txokotan. Besteak beste, Zornotzako Berna auzoan eta Berrizen jai-giroa izango da nagusi. Hemen duzue prestatu duten egitaraua: Montorrako Jaiak DOMEKA, ABUZTUAK 9 13:00 Bolandera jaurtiketa jaiei hasiera emateko 13:15 Hirugihar jana

Lorentzo Deunaren jaiak domekan hasiko dira Montorran eta Berrizen Irakurri albistea »

Mallabiko Andra Mari jaiak datorren abuztuaren 14an hasiko dira

Adin eta gustu guztietara egokitutako egitarau zabala prestatu du, besteak beste, txupinazoa, haur jarduerak, kale animazioa, erromeriak… MALLABIA | Abuztuarekin batera iritsiko dira 2026ko Andra Mari Jaiak Mallabira. Abuztuaren 14tik 16ra bitartean, hainbat jarduera izango dira herrian, adin eta gustu guztietarako proposamenekin: haur ekintzak, zuzeneko musika, herri kirolak, pilota, bertsolaritza, lehiaketak eta gastronomiarekin lotutako ekimenak.

Mallabiko Andra Mari jaiak datorren abuztuaren 14an hasiko dira Irakurri albistea »

Gerediagako jaiak ospatuko dira aste honetan

Asteazkenetik larunbata arte auzoa eta inguruak jaiaren erdigune bihurtuko dira. ABADIÑO | Udako hitzorduari leial, Abadiñoko Gerediaga auzoak dena prest dauka dagoeneko Salbadore jai tradizionalak hasteko. Asteazkenetik larunbata arte auzoa eta inguruak jaiaren erdigune bihurtuko dira. Hasierako txupinazoa asteazkenean, abuztuak 5, 20:00etan izango da, Donien Atxa ohikoa jasotzearekin batera. Gauak Ansorregi eta Larrañaga trikitilarien musikarekin

Gerediagako jaiak ospatuko dira aste honetan Irakurri albistea »

Aste aldakorra aste honetan Durangaldean

Astelehena giro beroarekin eta ekaitz-arriskuarekin hasiko da eskualdean, asteazkenetik aurrera fronte hoztu eta euritsuagoak iritsi aurretik EGURALDIA | Aste aldakorra izango da. Astelehena zeru oso estaliekin baina oraindik giro beroarekin hasiko da; hala ere, ez da baztertzen noizbehinka ekaitz-zaparradaren bat botatzea. Astearteak atseden txiki bat emango du, egun eguzkitsuago eta aldakorrarekin. Dena den, aldatze nabarmenena

Aste aldakorra aste honetan Durangaldean Irakurri albistea »

Polizia Nazionalaren unitate mugikorrak 6.295 agiri kudeatu ditu Bizkaiko herrietan

Zerbitzuak 49 udalerritan egin dau lana jada; Durangon bakarrik 1.000 NAN eta pasaporte inguru berritu dira azken 15 hilabeteotan BIZKAIA | Espainiako Polizia Nazionalaren Dokumentaziorako Unitate Mugikorra (VIDOC) uztail honetan berriro egon da Durangon. Azken hamabost hilabeteotan 28 aldiz egon da unitate hau Durangoko herrian, eta denbora honetan guztira 779 NAN eta 234 pasaporte izapidetu

Polizia Nazionalaren unitate mugikorrak 6.295 agiri kudeatu ditu Bizkaiko herrietan Irakurri albistea »

Scroll to Top