Oraindik eskura dituzten herritarrei horiek erabiltzeko eta erosketatan eskaintzen dituzten deskontuak aprobetxatzeko deia egiten die Udalak
AMOREBIETA-ETXANO | Hiru hilabete ostean, amaitzear dago aurtengo Amorebonoen kanpaina. Zehazki egun batzuk besterik ez dira gelditzen bonoak erabiltzeko, azken edizio hau abenduaren 20an amaituko baita.
Irailaren 10ean hasi zen eta amaiera gerturatzen ari da. Amorebieta-Etxanoko Udalak gogorarazi duenez, egun batzuk baino ez dira gelditzen Amorebonoak erabiltzeko, izan ere, edizio hau abenduaren 20an amaituko da. Ekimen honen helburu nagusia tokiko merkataritza, ostalaritza eta lehen sektorea bultzatzea da, eta horrez gain, tokiko ekonomia suspertzea, udalerrian kontsumoa sustatuz eta herritarrei erosketetan aurrezteko aukera emanez.
Une honetan, Amorebonoen zati handi bat dagoeneko erabili da, eta horrek kanpainak beste urte batez izandako arrakasta erakusten du. Hala ere, oraindik bonu batzuk geratzen dira, eta Amorebieta-Etxanoko Udalak horiek aprobetxatu eta, Gabonen atarian, eguberrietako erosketak herrian egin eta Amorebonoek eskaintzen dituzten deskontuak aprobetxatzeko deia egiten die zornotzarrei.
Hala, Amorebonoen bitartez, zornotzarrei erosketetan deskontuak lortzeko aukera eskaintzeaz gain, tokiko komertzioa eta lehen sektorea sustatzen da, herriko saltokien biziraupenaren mesedetan.