DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Atxondok hasierako onarpena eman dio Hiri Antolamendurako Plan Orokorrari

Aste Santu ostean udalak herri batzar bat deituko du herritarrei Planaren gaineko xehetasunak emateko

Udalak hasierako onarpena eman zion Hiri Antolamendurako Plan Orokorrari (HAPO)

ATXONDO | Astelehen honetan egindako ezohiko udalbatzarrean Atxondoko Udalak hasierako onarpena eman zion Hiri Antolamendurako Plan Orokorrari (HAPO). Proposamena EH Bilduren (Gobernu Taldea) aldeko botoekin eta EAJren abstentzioarekin onartu zen.

Plana Bizkaiko Boletin Ofizialera bidali da, eta han argitaratzen denetik aurrera alegazioen epealdia hasiko da; hau da, proposamen partikularren xehetasunetan sakontzen hasiko da plana. Prozesu horren barruan, ekainaren 30era arteko epea egongo da alegazioak aurkezteko.

Dokumentu osoa laster egongo da eskuragarri ‘atxondo.eus’ webgunean. Horrez gain, Aste Santu ostean udalak herri batzar bat deituko du herritarrei Planaren gaineko azalpenak emateko eta dudak
argitzeko.

Atzo HAPOari emandako hasierako onarpena beste urrats bat da prozesu luze eta esanguratsu baten baitan. Izan ere, Planak udalerriko garapenaren ibilbidea zehaztuko du datozen urteetarako, hala nola, lurzoruaren antolamenduan eta eraikigarritasunean. Ildo horretatik, gogoratu behar da, plenora eraman aurretik, Atxondoko Udalak batzar ireki bat antolatu zuela iazko azaroan, herritarrei Planaren azalpen orokorrak emateko

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top