DOT Durangaldea

Ate irekiak eta matrikulazioa, Amorebieta-Etxanoko Haurreskolan

Familia interesdunek maiatzaren 4ra bitartean aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak, online zein aurrez-aurre

Eskaerak maiatzaren 4ra bitartean aurkeztu ahal izango dira

AMOREBIETA-ETXANO | Zabalik dago Amorebieta-Etxanoko Haurreskolan 2026-2027 ikasturterako matrikulazio-epea, 2025 eta 2026an jaiotako haurrentzat. 0-2 urte bitarteko doako zerbitzu publiko honen helburua da kalitatezko hezkuntza goiztiarrerako sarbidea erraztea eta txikienen garapen integrala sustatzea.

Eskaera-prozesua
Eskaerak maiatzaren 4ra bitartean aurkeztu ahal izango dira, bai telematikoki, baita aurrez aurre ere, haurreskolan bertan (Larrea kiroldegiaren ondoan). Epea amaituta, ekainaren 5ean argitaratuko dira haur onartuen behin behineko zerrendak. Erreklamazioak eta zuzenketak aurkezteko epea ekainaren 8tik 12ra izango da eta azkenik, behin betiko zerrendak  ekainaren 26an argitaratuko dira. Ikasturte hasiera irailaren 4rako aurreikusita dago.

Edozein zalantza argitzeko, interesdunek 946 730 346 telefonora dei dezakete, bulegoko ordutegian (13:00etatik 14:30era).

Ate Irekiak

Era berean, jardunaldia apirilaren 16an izango da, bi txandatan: 16:15ean eta 17:30ean, haurreskolaren instalazioetan (Larrea auzoa z/g, polikiroldegiaren ondoan) .Aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da 946 730 346 telefonora deituz edo zornotza.amorebieta@haurreskolak.eus helbide elektronikora idatziz.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top