Tenperaturak berdin jarraituko du, agian apur bat beherago

EGURALDIA | Egunak aurrera egin ahala hobera egingo du. Goizean lainotu samar egongo da eta baliteke Kantauri isurialdean, han-hemenka euri apur bat egitea. Orduak igaro ahala eta batez ere arratsaldean hodeiak gutxitu egingo dira eta ostarteak eta hodeiak tartekatuko dira zeruan. Tenperaturak berdin jarraituko du, agian apur bat beherago. Ipar-mendebaldeko eta iparraldeko haizea ibiliko da.


