Tenperatura maximoak bizpahiru gradu altuagoak izango dira

EGURALDIA | Astelehenean giroa eguzkitsua izango da, zerua guztiz garbi egongo ez den arren. Goizean goiz eta arratsalde-gau partean iparraldeko zenbait tokitan behe-hodeiak agertuko dira, batez ere ipar-ekialdean; gainerako orduetan erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuk ager daitezke noizbehinka. Arratsaldean haizeak iparraldetik joko du, bolada gogorrekin hegoaldean; goizean haizea ahul eta aldakor ibiliko da. Tenperatura maximoak bizpahiru gradu altuagoak izango dira.


