DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Asteburu ezegonkorra, zaparradak eta trumoi-ekaitzekin

Denbora ezegonkorra hurrengo egunetan ere mantenduko da

Zaparrada trumoitsu batzuk egin ditzake, txingorra egite dezakeenik baztertu gabe asteburuan GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Udaberrian egin ohi den denbora. Hau da, oso nahasia, soilguneak, zaparrada batzuk eta ekaitzak dituena, batez ere egunaren bigarren erdian. Tenperaturak leunak izango dira, 20 gradu ingurukoak.

Ostirala, ezengokorra

Ostiralean ezegonkortasuna areagotu egingo da, eta zaparradak eta trumoi-ekaitzak egin ditzake egunaren bigarren partean. Goizean hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira, baina hala ere lekuren batean euri pixka bat egin dezake. Arratsaldeak aurrera egin ahala, hegoaldetik garapen handiko hodeiak sartuko dira eta zaparrada trumoitsu batzuk egin ditzake, txingorra egite dezakeenik baztertu gabe. Tenperatura maximoek ez dute aldaketa handirik izango eta iparraldeko haizea nagusituko da.

Larunbara, ekaitzak

Larunbatean giro ezegonkorrarekin jarraituko dugu. Hego-haizea ibiliko da, tarteka zakar, eta tenperaturak gora egingo du. Goizean zerua tarteka hodeitsu agertuko da, eta zaparrada bakanen bat egin dezake. Arratsaldean, berriz, hodeiak ugaritu eta litekeena da zaparradak eta ekaitzak izatea leku askotan.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top