DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Asteburu ezegonkorra, nahasia eta ekaiztsua, euri eta eguzki tarteekin

Euskalmetek abisu horia aktibatuko du gaur 15:00etatik aurrera

Gaur ere abisu horia ezarriko dute ekaitzengatik GRAFISMOA: Unai Garcia
Gaur ere abisu horia ezarriko dute ekaitzengatik GRAFISMOA: Unai Garcia

EGURALDIA | Asteburu ezegonkorra datozen egunetarako, zerua hodeitsu, ekaitzak izan litezke bai gaur bai datorren igandean. Tenperaturak ez dira freskoak izango, 27 gradu inguruan mantenduko dira.

 

Ostirala, ekaitz gehiago

Ostiralean beste egun nahasi bat iragarri dute. Ezegonkortasuna nabarmena izango da egunaren bigarren partean, eta zaparradak eta trumoi-ekaitzak botako ditu lurralde osoan; egunaren amaieran, berriz, gogorragoak izango dira. Goiza hodeien eta ostarteen artean igaroko da eta, euria baztertzen ez bada ere, euria noizbehinka egingo du eta, oro har, ahulagoa izango da. Iparraldeko haize-erregimen leuna mantenduko da. Tenperatura maximoak, hala eta guztiz ere, apur bat suspertuko dira.

Larunbata, ezegonkorra

Hilaren amaiera giro ezegonkorrarekin. Larunbat goizean euri-jasek su-eten bat emango digute eta eguzki-tarteak ere izango ditugu. Baina arratsaldetik aurrera zaparradak eta trumoi-ekaitzak itzuliko dira, unean-unean mardulak eta txingorrarekin. Ekialdeko haize ahula ibiliko da, eta arratsaldean iparraldetik joko du Kantauri aldean. Tenperaturak ez du aldaketarik izango; maximoak 30 ° C-tik behera geratuko dira.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top