Haizea iparraldetik ibiliko da eta tenperatura zertxobait jaitsi liteke

EGURALDIA | Asteazkenean zaparrada kontuekin jarraituko dugu, batez ere goizean. Eguerdira arte zaparrada giroa nagusituko da, batez ere ipar partean, eta goizaldean oraindik trumoi-ekaitzak jo eta txingorra ere egin dezake. Arratsaldeak aurrera egin ahala, euria modu ahulagoan egingo du eta aterruneak luzatuz joango dira. Haizea iparraldetik ibiliko da eta tenperatura zertxobait jaitsi liteke. Goizean goiz elur-kota 1000 m-ren bueltan kokatuko da baina arratsaldean igo egingo da.


