Tenperatura maximoek behera egingo dute Durangaldean
![Maximoek behera egingo dute gaur](https://dot.eus/wp-content/uploads/2024/06/IMG_6713-500x281.jpg)
EGURALDIA | Asteazkenean hodeiak, ostarteak eta ezegonkortasun apur bat tartekatuko dira. Goizean ostarteak zabalak izango dira une askotan. Arratsaldean bero-hodeiak agertzen hasiko dira eta zaparrada trumoitsuak bota ditzake, atzoko asteartean baino aukera gutxiago. Haize ahula ibiliko da, goizean iparraldetik finkatuko da eta arratsaldean zakartu egingo da.
![Grafismoa: Unai Garcia](https://dot.eus/wp-content/uploads/2024/06/IMG_6714-500x281.jpg)