Asteazkenean hego-hego-ekialdeko haizeak gogor joko du Durangaldean

Tenperatura maximoak igo egingo dira gaur ere

Hego-haizeak temati jarraituko du eta bolada oso gogorrak izango dira IRAGARPENA: Zaldibar Meteo

EGURALDIA | Asteazkenean hego-hego-ekialdeko haizeak gogor joko du. Eguraldiak ildo beretik jarraituko du; giroa eguzkitsua izango da eta berriz ere goi-hodeiak agertuko dira, zerua zurixka utziko dutenak. Hego-haizeak temati jarraituko du eta bolada oso gogorrak izango dira, batez ere ekialdeko mendi inguruetan. Tenperatura maximoak igo egingo dira eta Kantauri isurialdean 23-25 ºC-ra iritsiko dira, hegoaldean 20 ºC ingurura. Minimoek ere gora egingo dute.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top