Lainotuta egongo da eta euria egingo du, batez ere egunaren lehen partean
EGURALDIA | Asteazkenean ezegonkortasunarekin jarraituko dugu eta freskatuko dugu. Lainotuta egongo da eta euria egingo du. Egunaren lehen partean eta Kantauri isurialdean zaparradak ugariagoak izango dira. Egunaren bigarren partean euria egingo du kantauri isurialdean; hegoaldean, berriz, atertzera egingo du eta hodeiak hautsiago egongo dira. Termometroen jaitsiera berria eta ipar-mendebaldeko haize bizia egun osoan zehar.