Ostegunean eguraldi eguzkitsuari eutsiko dio baina ostiralerako hodei gehiago espero dira
EGURALDIA | Eguneko tenperaturak gora egingo du berriro asteazkenean, batez ere barnealdean, eta eguna beroa izango da zenbait tokitan. Tenperaturak 30 ºC-ra iritsiko dira, eta haratago ere bai Nafarroako hegoaldean; kostaldean, berriz, 25ºC-tik gertuago geratuko dira. Goizeko lanbro eta lainoen ondoren, eguzkia ikusiko da, eta arratsaldean bero-hodei batzuk sortuko dira. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da, eta arratsaldean iparraldetik finkatuko da.