Haizearen aldaketaren ondorioz, tenperatura maximoak gradu pare bat jaitsiko dira

EGURALDIA | Asteartean zerua oso hodeitsu egongo da eta zaparrada batzuk egingo ditu, batez ere egunaren hasieran eta arratsaldetik aurrera. Goizean hego-haizea ibiliko da, bolada gogor batzuekin oraindik, baina eguerdi aldera mendebaldera edo ipar-mendebaldera aldatuko da eta indarra galduko du. Haizearen aldaketaren ondorioz, tenperatura maximoak gradu pare bat jaitsiko dira.