Hodei gehiago espero dira lehen eta azken orduetan
![](https://dotb.eus/wp-content/uploads/2025/02/IMG_4984.jpeg)
EGURALDIA | Asteartean hego haizea apur bat gehiago nabarituko da eta tenperaturak apur bat gora egingo du. Egunaren zatirik handienean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, eta lehen eta azken orduetan hodei gehiago agertuko dira. Ez da baztertzen tanta batzuk botatzea egunaren lehen eta azken orduetan barnealdeko zenbait puntutan. Tenperatura maximoak 18-19 ºC ingurukoak izango dira kantauri isurialdean, eta 14-15 ºC ingurukoak barnealdean.