Gainerako egunetarako euria espero da noizbehinka eta ugariago, giro hotzarekin

EGURALDIA | Aste irregularra gaurtik aurrera. Hodeiak eta zaparradak nagusi izango dira datozen egunetan, asteartean izan ezik, egun eguzkitsua espero baita. Gainera, giroa freskoa izango denez, elurra 1.100 metro inguruan kokatuko da asteburura arte.
Astelehenean euria egiten jarraituko du. Euria goizaldean eta arratsalde-gau partean egingo du sarriago eta ugariago eta zenbait lekutan zaparrada mardulak egin ditzake, egunaren erdiko orduetan prezipitazioa oso urria izango da. Elur-kota 1000-1200 metro inguruan egongo da. Tenperaturan, aldaketa handirik ez; eguneko minimoak azken orduetan neurtuko dira. Mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-mendebaldekoa nagusi.
Asteartearen hasieran zerua tarteka hodeitsu egongo da eta baliteke ipar-ekialdean zaparrada batzuk egitea. Goizean ostarteak zabalduko dira eta egunaren erdiko orduetan eguzkia izango da jaun eta jabe. Arratsalde-gau partean hodeiak ugaritu egingo dira berriro. Hego-haizea indartu egingo da, bolada gogorrekin, batez ere arratsaldetik aurrera. Tenperatura maximoek gora egin dezakete, beraz, bereziki Kantauri isurialdean; minimo hotzak, hegoaldeko zenbait lekutan izotza egin dezake.


