Euskalmetek abisu horia ezarriko du gaur eta bihar laranjak haize-bolada bortitzengatik
EGURALDIA | Astearterako eguraldi lasaiagoa. Goiza eguzkitsua izango da, batez ere iparraldean; hegoaldean behe-hodei batzuk agertuko dira. Haizeak hegoaldetik joko du berriro, bolada gogorrekin; tenperaturak ez du aldaketa handirik izango. Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira eta azken orduetan euria egin dezake. Egunaren amaieran hegoaldeko haizea indartuko da. Horrela, Euskalmetek alerta horia aktibatuko du gaur, eta bihar laranja izango da, 120 km/h-ko abiadura gaindi dezaketen boladekin.