Ostiralean, eta euriak uzten badu, Aste Santuko egun nagusia izango da, hainbat prozesiorekin

DURANGO | Gaur, astelehena, irekiko ditu ateak Aste Santuko pausoen erakusketak Durangoko Karmelitetan. Interesatuak arratsaldeko bostetatik zazpietara, gaurtik asteazkenera, hurbildu ahal izango dira. Ostegunean goizeko hamaiketatik arratsaldeko ordu bata arte egongo da zabalik.
Ostiralean, hilak 18, eta euriak uzten badu, Aste Santuko egun nagusia izango da Durangon. Atzo, igandea, San Faustotik igaro ondoren. Goizean, 8:00etan, Gurutz Bideareb txanda izango da, Santa Anan hasi eta Tabirako ermitaraino.
Gauean, 22:00etan, prozesioaren txanda izango da. Intxaurrondoko karmeldarren komentutik irtengo da, Pinondorantz biratuko du eta San Agustinalden Santa Maria elizpera hurbilduko da 23:30ak aldera.